Pistako txirrindularitza
Itxura
Pistako txirrindularitza belodromoan burutzen den txirrindularitza proba da. Galga gabeko eta garapen finkoko bizikleta erabiltzen da. 250 metro inguruko belodromoan itzuliak ematen dira. Euskal Herrian Belodromoak Anoeta, Berriz, Zalla, Trapaga eta Tafallan daude. Anoetako belodromoak 285,7 m neurtzen du, Besteak 250 metrokoak dira.
Probak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat modalitate desberdin daude:
- Abiadura proba: proban 3 itzuli egiten dira abiadura hartzeko, baina azkeneko 200 metroen denbora soilik neurtzen da.
- Taldekako abiadura Proba:Gizonezkoetan talde bereko 3 txirrindulari batera ateratzen dira eta lehen txirrindulariak lehen bira bukatzen duenean bere atzetik datozen beste biei pasatzen uzten die eta honela azkeneko itzulia txirrindulari bakarrak bukatzen du. Emakumezkoetan aldiz 2 txirrindulari ateratzen dira eta gauza bera eginez bi itzuli egin behar dituzte.
- Kilometroa: Geldirik hasten den txirrindulari batek kilometro bat egin behar du erlojuaren aurka. Emakumezkoetan aldiz, 500m egiten dituzte proba honetan.
- Jazarpena (4 km): Geldirik dagoen txirrindulari batek lau kilometro egin behar ditu erlojuaren aurka.
- Taldekako Jazarpena (4 km): Jazarpenaren oso antzekoa da baina lau taldekidek parte hartzen dute.
- Keirin: 6 txirrindulari inguruk parte hartzen dute. Guztira zazpi itzuli egin behar dira, baina lehen bost itzulietan motor bat jartzen da aurrean erritmoa ezarriz (50 km/h inguru) eta azken bi itzulietan kendu egiten da, txirrindulariei bidea utziz
- Skratx: itzuli kopuru jakin bat egin behar da eta proba amaierako esprint bakarrean erabakitzen da sailkapena.
- Puntuazioa: Aurrez erabakitako itzuli batzuetan lehenengoek puntuazioa jasotzen dute. Proba amaierako emaitza bakoitzak jasotako puntuazioaren baitan dago.
- Kanporaketa edo eliminazioa: tarteko esprint bakoitzean Helmuga Lerroa igarotzen azkena kanporatua izaten da. Kanporatua izateko atzeko gurpila izaten da kontuan.
- Daniarra: Tarteko esprint bakoitzean, helmugako marra zeharkatzen duen lehen txirrindulariak lasterketa amaitu egiten du. Lehen esprinta irabazten duen txirrindulariak irabaziko du proba; bigarren esprinta irabazten duenak bigarren egingo du, eta horrela, hurrenez hurren. Azken esprintean lortzen duten postuaren arabera sailkatuko dira gainerako txirrindulariak.
- Japoniarra: Puntuazioaren antzekoa da baina proba honetan lehenengoei puntuak itzuli guztietan ematen zaizkie.
- Madison edo Amerikarra: Bi txirrindulariko taldeak izaten dira, eta tarteko esprinten bidez jokatzen da. Talde bereko txirrindulariek zenbaki bera izaten dute bizkarrean (kolore desberdinekoa), eta maillot (edo jantzi) berdina. Talde bakoitzak ematen dituen itzuli osoak hartzen dira aintzat sailkapena egiteko. Itzuli kopuru bera ematen duten taldeen kasuan, lortutako puntuak hartuko dira kontuan sailkapena egiteko. Itzulietara eta puntuetara berdinduta baldin badaude, azken esprintean aurretik geratu den taldearen alde erabakiko da berdinketa.
Euskal Herriko talde garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cespa-Euskadi
- Oriako- limousin
- Fullgas.org-Gipuzkoa
- Reyno de Navarra-Telco-Conor
- Slece-Arn
Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskadiko Sei Orduak (2009ra arte)
- Probintzietako txapelketak (adibidez: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Gipuzkoakoa...)
- Neguko Saria (Anoetan)
- Bizkaiako challengea (Trapaga,Zalla, Berriz)
- Pistako Goal Saria (Tafallan)
Munduko Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proba | denbora | Txirrindularia | Data | Tokia |
200 m hasiera martxan | 9"572 | KEVIN SIREAU | 30.05.2009 | MOSCOW |
500 m martxan | 24"758 | CHRIS HOY | 13.05.2007 | LA PAZ |
750m Taldeka | 42"950 | CHRIS HOY, JASON KENNY, JAMIE STAFF | 15.08.2008 | BEIJING |
1 km | 58"875 | ARNAUD TOURNANT | 10.10.2001 | LA PAZ |
4 km | 4'10"534 | JACK BOBRIDGE | 02.02.2011 | SYDNEY |
4 km Taldeka | 3'53'314 | ED CLANCY, PAUL MANNING, GERAINT THOMAS, BRADLEY WIGGINS | 18.08.2008 | BEIJING |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- gipuzkoako txirrindulari federazioan, pista atala
- Bizkaiko Txirrindularitza Federakundea,pista atala[Betiko hautsitako esteka]